XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pentsa ezazu. Hura zen, guztion artean, dirua zeukan bakarra, diru asko zeukan osabak, eta, gainera... zein ondo mintzatzen zen ingelesez!.

- Hara, hara... ingelesa da eta!.

- Ez dio axolik. Haurra zinenean ez al zitzaizkizun haur frantsesak oso bizkorrak iruditzen frantsesa zekitelako? Eta haur ingelesak ere berdin ingelesa zekitelako? - Zuek, ordea, ez zineten titikoak.

- Ez... baina bihotz-zarrastada berdina sentitzen genuen. Guztiak liluratzen gintuen.

Zoragarria zen jatetxea, eta kandelez zegoen argitua.

Oroitzen naiz sartu ginenean jendea begira geratu zitzaigula, Alex beti moldatzen bait da begira diezaioten. Badakizu, tantaia da, ederra oso....

- Eta oso gizena - ebaki dio Paulak.

- Bai, orain bai, moñoña. Baina, orduan ez zegoen gizena.

Bai, zuri osaba Alex gustatzen zaizu, hori da gertatzen dena.

Damiano bera baino gehiago gustatzen zaizu.

- Bale, jarrai ezazu.

- Begira genuela jendea. Gu ere oso politak ginen. Eta ez iezadazu ezezkorik esan. Begira itzazu argazkiak.